Entradas

Mostrando entradas de septiembre, 2011

BERRIRO KOORDENATU GEOGRAFIKOAK

KOORDENATU GEOGRAFIKOAK Begira itzazu ondoko diapositibak gehiago jakiteko... EGIN KLIK ondoko loturan KOORDENATUAK

ESKALA GEOGRAFIAN

Imagen
ESKALA GRAFIKA. NOLA ERABILI?

PROIEKZIO GEOGRAFIKOAK

Imagen
PROIEKZIOAK Gure planetak forma esferikoa duenez, mapa lau batean mundu osoa irudikatzea ez da gauza erraza. Horretarako konponbide matematikoak bilatzen saiatu gara: Proiekzioak!! Ikus itzazu ondoko bideoak gehiago jakiteko: PROIEKZIO GEOGRAFIKOAK eta KARTOGRAFIA      

KOORDENATUAK: PARALELOAK ETA MERIDIANOAK

Imagen
KOORDENATUAK KOORDENATU GEOGRAFIKOAK PARALELOAK ETA MERIDIANOAK KOORDENATUAK AZALTZEN LURRAREN KOORDENATUAK LURRAREN ESFERA

LURRAREN TRANSLAZIOA

Imagen
LURRAREN TRANSLAZIOA. Translazioa gure Lur planeta Eguzkiaren inguruan, orbitan, egiten duen mugimendua da. Ibilbide hori eliptikoa da eta urte bat kostatzen zaio, hau da 365 egun, 5 ordu, 48 minutu eta 45 segundoan egiten du. Tarte honi eguzki urtea esaten zaio. Mugimendu honen arebera lau urtaroak eratzen dira. beraz, urtaroak Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen translazioa eta errotazio ardatzen makurduraren emaitza dira. LURRAREN TRANSLAZIOA URTAROAK ZERGATIK URTAROAK? URTAROAK, HEMISFERIOAK, PARALELOAK ETA MERIDIANOAK EGUZKIAREN IZPIAK LURREAN

LURRAREN ERROTAZIOA

Imagen
Gure Lur planeta bi higidura edo mugimendu nagusi ditu: Errotazioa eta Translazioa . Sarrera honetan ERROTAZIOA aztertuko dugu. Errotazioa da gure Lur planetak ematen dituen birak bere ardatzaren inguruan, hau da, bere buruan, ziba bat bezalaxe. Nola? Ikusi bideoak! LURRAREN ERROTAZIO HIGIDURA

ILARGIA

Imagen
ILARGIA Ilargia da gure satelite naturala. Gure planetaren inguruan orbitan biraka dabil. Ikusi ondoko bideoa eta gehiago jakingo duzu gure sateliteri buruz. ILARGIA

LURRA, GURE PLANETA.

Imagen
LURRA, GURE ETXEA. Lurra da gure planeta, hau da gure etxea. Ezagutzen ditugun planeten artean, Lurra da gainazalean ur eremu handiak eta atmosferan oxigeno kantitate handia dituen bakarra. Beraz, dauden bilioika astroen artean, gure planetan baino ez dago bizia. Egunaren eta guaren txandakatzeak, urtaroek eta mareen mugimenduek eratutako erritmoen arabera bizi gara izaki bizidunok. gertakari horiek guztiak Lurrak eta Ilargiak Eguzkiaren inguruan egindako mugimenduen araberakoak dira. Lur planetaren mugimendu nagusiak Errotazioa eta Translazioa dira. Ikusi ondoko bideoak gehiago jakiteko. BIZIAREN PLANETA GURE PLANETA: LURRA!!

NON GAUDE? EGUZKI SISTEMAN!

Imagen
EGUZKI SISTEMA Lurra da gu bizi garen planeta. Zeru gorputzak sistemetan metatzen dira, eta horiek multzo handiagoak eratzen dituzte: galaxiak. Lur planeta Eguzki sisteman dago Esne Bidea izeneko galaxia barruan. Honako hauek osatzen dute Eguzki sistema: Eguzkia da izarra eta erdi-erdian dago, bere orbitan dabilen gorputz multzoak dira planetak, sateliteak, asteroideak, kometak,... Gaur egun zortzi planeta nagusi ezagutzen ditugu, Eguzkitik hurbilen dagoenetik hasita: Merkurio, Venus, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Pluton planeta "nanotzat" jotzea erabaki zen 2006. urtean. Begira itzazu ondoko bideoak Eguzki sistema hobeto ezagutzeko. EGUZKI SISTEMA EGUZKI SISTEMA EZAGUTUZ EGUZKI SISTEMA ANIMATION EGUZKI SISTEMA SIMULATION EGUZKI SISTEMA. INFORMAZIOA