TUNDRA
Tundra da landare gutxiko paisaia naturala. Tenperatura 0º C azpikoak izaten dira ia urte osoan zehar. Negu luzeenetan dena agertzen da elurtuta eta izoztuta, baina udaldian tenperaturak pixka bat igotzen dira eta 0º C gainetiko tenperaturaren inguruan igotzen denean, izotza urtzen da eta agertzen dira izotz azpian egon diren landareak: likenak, goroldioak eta belar batzuk. Leku guztietan aintzirak eta errekak agertzen dira.