LURRA

 LUR PLANETA



Lurra eguzki-sistemako planeta bat da.
Eguzkia izar bat da, gure izarra, eta "Esne Bidea" izeneko galaxian dago; era berean, Esne Bidea unibertsoan dauden hainbat galaxiaren arteko bat baino ez da.

UNIBERTSOA

Espazioan dauden zeruko gorputz guztien multzoari Unibertso esaten diogu.
Unibertsoa izugarri handia da; bertan, milaka miloi galaxia daude. Galaxien itxura eta tamaina desberdinetakoak dira. Galaxia gehienetan miloiak izar daude. Esne Bidean 100.000 miloi izar baino gehiago daude eta, haren diametroak 110.000 argi-urte inguru ditu.




Zer da argi-urtea? Urte batean argiak egiten duen distantzia neurtzeko erabiltzen den distantzia-unitatea da aigi-urtea, Argiak 300.000 km egiten ditu segunduko. Zenbat distantzia egiten argiak urte oso batean?

GEHIAGO JAKITEKO: EGIN KLIK
 


BIG BANG TEORIA.

Astronomoen ustez, Unibertsoa duela 14.000 miloi urte inguru sortu zen; izan ere, energia bola bat lehertzean miloika partikula sortu eta hedatu ziren espazioa eta denbora sortuz.




Hortik aurrera, unibertsoaren hedapen-prozesua sortu zen... orain arte. Eta, jarraitu omen du. Noiz arte?

GEHIAGO JAKITEKO. EGIN KLIK



GURE GALAXIA: "ESNE BIDEA"


Gure galaxia da Unibertsoan dauden ehunka miloi galaxietako bat. Zer da galaxia bat? Izar multzo handiak, eta haien inguruan dagoen guztia, hau da, materia beltza edo argigabea: planetak, sateliteak, asteroideak, arrokak, hautsa, gasa,...

GEHIAGO JAKITEKO EGIN KLIK


Izarrek berezko argia eta beroa duten astroak dira. Batzuk izugarri handiak, beste batzuk, ordea, txikiak dira. Batzuk gorriak eta argi gutxikoak, beste batzuk horiak edo zuriak eta oso oso argitsuak.
Esne Bidea kiribil forma du. Bere erdigunean, hainbat eta hainbat izar biltzen dira, eta handik, inguruan kiribiltzen diren zenbait "beso" ateratzen zaizkio... Horietako "beso" batean gure Eguzkia dago eta, 
bertan, gure Lur planeta.




EGUZKI SISTEMA

Eguzki izarraren inguruan biratzen diren astro guztiek osatzen dute Eguzki-sistema. Eguzkia dago sistema horren erdigunean.

Eguzkia esfera-forma duen izar handi bat da (beste izarrekin aldenduta erdiko tamaina du), gasez osatuta dago eta oso tenperatura altua du. Igortzen dituen argiari eta beroari esker posible da bizia gure planetan.


Planetak berezko argirik ez duten astroak (zeruko gorputzak) dira eta Eguzkiaren inguran biraka daude. Ibilbide eliptikoa egiten dute Eguzkiaren inguruan: orbita planetarioa.

Zortzi dira Eguzki-sistema osatzen duten planetak: Merkurio, Artizarra (Venus), Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Urrutiago dago planeta nano berezia: Pluton.

Planeten inguruan biratzen diren astroak sateliteak dira. Ez dute  berezko argirik. Ilargia da gure planetaren satelite natural bakarra.




GEHIAGO JAKITEKO EGIN KLIK







LURRA ESPAZIOAN MUGITZEN DA... ERROTAZIOA ETA TRASLAZIOA

Errotazio-higidura.

Lurra bere ardatzaren inguruan biratzen da, erlojuaren orratzen aurkako noranzkoan, hau da, mendebaldetik ekialderantz. Higidura horri errotazioa deritzo.


Gure planetak 24 ordu behar ditu, gutxi gorabehera, bira osoa emateko, hau da, egun bat.
Errotazio-higidurak azaltzen du zergatik sortzen diren eguna eta gaua: Lurrak ia esfera forma duenez, eguzki-izpiek ez dira iristen planetaren gainazal guztira aldi berean. Beraz, alderdi bat argitan dagoenean, bestea ilun dago. Urtean zehar, egunen eta gauen iraupena aldatu egiten da astiro.

Gainazaleko tenperatura aldatzen da egunetik gauera: Eguzkiaren argia hartzen duen eremua berotzen da, eta gauez, eguzkiaren argirik hartzen ez duen eremua hozten da. Dena den tenperaturaren kontrastea ez da hain handia egunetik gauera "Negutegi edo berotegi efektua"-gatik.

GEHIAGO JAKITEKO EGIN KLIK






Traslazio higidura.

Lurra Eguzkiaren inguruan orbita eliptiko bat egiten du bere ardatzaren inguruan biraka ibiltzen den bitartean. Higidura horri traslazioa deritzo. Eguzkiaren inguruko bira oso bat emateko 365 egun, 6 ordu eta 9 minutu behar ditu. Hau da, urte bat.

Urte bakoitzak 365 egun dituenez, lau urtetik behin egun bat eransten zaio dagokion urteari, (egutegian) gehiegizko ordu horiek konpentsatzeko (6 ordu x 4 = 24 ordu, egun bat). Horrela, urte bisustua (366 eguneko urtea) sortzen da.




Lurraren errotazio ardatza inklinatuta dagoenez, eguzki-izpiek ez dute Lurraren gainazala berdin berotzen urte-sasoi guztietan; horren ondorioz, urtaroak gertatzen dira.

Urtaroak

Urtaroak alderantzizkoak dira bi hemisferiotan. Ipar hemisferioan uda denean, Hego hemisferioan, negua da,... eta Ipar hemisferioan udaberria denean, Hego hemisferioan, udazkena da.

Udan, hemisferio batek Eguzkiaren argia eta beroa zuzenago jasotzen du. Bitarte horretan, beste hemisferioan negua da, eguzki-izpiek jotzen dutelako intentsitate txikiagoaz.
Udaberrian eta udazkenean, Eguzkiaren izpiak era berdintsuan iristen dira bi hemisferiotara.

Urtaro batetik bestera pasatzeko momentuei solstizio eta ekinozio deitzen dira

Solstizioetan, negua edo uda hasten da. (Udako solstizioa eta Neguko solstizioa) Egun horietan, eguzki izpiak zuzenago eta zutik iristen dira tropikoetara; beraz, askoz ere eragin (bero) handiagoa dute hemisferio batean bestean baino.

Ekinozioetan udazkena eta udaberria hasten dira. Urteko egun horietan soilik iristen dira eguzki izpiak zut ekuatorera, eta egunak eta gauak 12 ordukoak dira bi hemisferioetan.
Salbuespen bakarrak poloak dira, izan ere, haietan egunak sei hilabete iaruten du, eta gauak beste sei hilabete.




GEHIAGO JAKITEKO EGIN KLIK








LURRA: BIZIAREN PLANETA

Dakigunez, Lurra da bizia duen planeta bakarra.
Nola da posible? Honako baldintzek bideratzen dute bizia gure planetan:
  • Tenperatura. Lurraren eta Eguzkiaren arteko distantziaren ondorioz, gure planetaren gainazaleko tenperatura neurrizkoa da. gertuago edo urrunago egongo balitz, bizia ezinezkoa izango litzateke, bero edo hotz handiagoa egingo bailuke.
  • Atmosfera. Lurra inguratzen duen gas-geruzak erregulatzen du gainazaleko tenperatura: egunez gehiegi ez berotzeko eta gauez, gehiegi ez hozteko. Gainera, gure Atmosferak oxigenoa eta nitrogenoa ditu, eta gas horiek ezinbestekoak dira izaki bizidunentzat.
  • Ura. Bizia bideratzen duen oinarrizko elementua da. Gure gainazalaren ia hiru laurden urez estalita daude, eta egoera likidoan asko dago dugun tenperaturari esker.

Bizia garatzen den Lurreko eremuari Biosfera deitzen diogu. Izaki bizidun gehienak 3.000 metroko altitudetik 2.000 metroko sakonera bitartean bizi dira.

GEHIAGO JAKITEKO EGIN KLIK




LURRAREN KANPOKO EGITURA

Lurrak hiru geruza ditu: gas-geruza bat, ur-lamina zabal zabalak eta zenbait lur masa.

  • Atmosfera. Lurra inguratzen duen gas-geruza da.
  • Hidrosfera. Ur guztien multzoa da: Ozeanoak eta itsasoak, ibaiak, aintzirak, lurpeko urak, izotzak eta atmosferako ur-lurruna.
  • Litosfera. Lurraren kanpoko geruza solidoa da. Kontinenteak (urgaineratutako eremuak) eta urpeko lurrak (itsaso eta ozeanoen hondoak) hartzen ditu.


GEHIAGO JAKITEKO EGIN KLIK







Comentarios

Entradas populares de este blog

LURRAREN FORMA ETA IRUDIKAPENA

BAINA... NON GAUDE? KOORDENATU GEOGRAFIKOAK