Entradas

Mostrando entradas de 2021

LURREKO ERLIEBEA

Imagen
 LURREKO ERLIEBEA Gure planetako zenbait plakatan banatuta daude lurrak. Zati bat urpean dago, ozeano, itsaso, aintzira, ibai eta abarren hondoan. Bestea, berriz, haien gainetik azaleratuta: kontinenteak dira. Masa kontinental handiak sei dira: Asia, Amerika, Afrika, Antartika, Europa eta Ozeania. Lurrazala ez da guztiz laua. Lurraren gainazalean ugari dira erliebe-formak (lautadak edo ordokiak, goi-ordokiak, mendikateak, haranak, eta sakonuneak), eta ozeano eta itsasoek modelatu egiten dituzte kostaldeak (itsaslabarrak, hondartzak, golkoak, etab.) Erliebe batzuek zaildu egiten dituzte giza jarduerak, beste batzuk, erraztu. Gure lurrazala, laua ala irregularra da? Erliebea aldarazten da? Nola? Urek, haizeek eta landarediek eraldatzen dute erliebea? Gizakiok aldarazten al dugu erliebea? Nola? Zer erliebe forma ezagutzen dituzu? LURRAREN BARNEKO GERUZAK Lurraren barruan itzelezko jarduera ari da gertatzen etengabe. Horrek eragin egiten du lurrazalean, eta ageriko egiten da. Higidura ...