Entradas

Mostrando entradas de septiembre, 2020

BAINA... NON GAUDE? KOORDENATU GEOGRAFIKOAK

Imagen
BAINA... NON GAUDE? KOORDENATU GEOGRAFIKOAK PUNTU KARDINALAK Leku aurkitzeko edo espazioan kokatzeko modurik errezena da puntu kardinalak erabiltzea. Puntu kardinal nagusiak lau dira: Iparra edo iparraldea                   I Hegoa edo hegoaldea                   H Ekialdea edo sortaldea                E Mendebaldea edo sartaldea      M Puntu kardinalak mapetan irudikatzeko haize-arrosa erabiltzen da.Oro har iparraldea nabarmenago agertzen da gezia luzatuz edo kolore desberdina erabiliz. Gehienetan, maparen goialdea iparraldea izaten da, eta, hortaz, behealdea, hegoaldea; eskuinaldea, ekialdea; eta ezkerraldea, mendebaldea. GEHIAGO JAKITEKO EGIN KLIK LOS PUNTOS CARDINALES MERIDIANOAK ETA PARALELOAK Meridianoak eta paraleloak irudizko lerroak dira. Asmatu dugun sistema bat da gure planetaren gainazalean puntu bat k...

LURRAREN FORMA ETA IRUDIKAPENA

Imagen
 LURRAREN FORMA ETA IRUDIKAPENA Lurrak nolako forma eta zer neurri dituen jakitea gizakiaren enigma handienetakoa izan da. Egiptoarrak izan ziren Lurraren gainazala neurtzen ahalegindu ziren lehenak, eta greziarrek ezarri zituzten Lurraren formaren gaineko lehen oinarri zientifikoak. Lurra unibertsoan dauden hainbat eta hainbat planetatako bat da. Baina, guretzat Lurra ez da edozein planeta, gu bizi garen planeta baita., hau da, gure "etxea". Gaur egun, Lurraren inguruan biratzen diren satelite artifizialek aukera ezinhobea ematen digute Lurraren formari eta neurriei buruzko oso informazio zehatza eskuratzeko. ESFERICIDAD TERRESTRE. HISTORIA LURRAREN FORMA Dakizunez, Lurrak esfera forma du, baina ez da esfera perfektua poloak pixka bat zapalduta baititu. Lurraren forma berezi horri deitzen zaio: Geoidea . GEHIAGO JAKITEKO EGIN KLIK LURRAREN FORMA GEOIDEA Gure planeta erditik moztuko bagenu, bi hemisferio berdinetan zatituta geratuko litzateke: Ipar hemisferioa ri hemisferio ...

LURRA

Imagen
 LUR PLANETA Lurra eguzki-sistemako planeta bat da. Eguzkia izar bat da, gure izarra, eta " Esne Bidea " izeneko galaxian dago; era berean, Esne Bidea unibertso an dauden hainbat galaxiaren arteko bat baino ez da. UNIBERTSOA Espazioan dauden zeruko gorputz guztien multzoari Unibertso esaten diogu. Unibertsoa izugarri handia da; bertan, milaka miloi galaxia daude. Galaxien itxura eta tamaina desberdinetakoak dira. Galaxia gehienetan miloiak izar daude. Esne Bidean 100.000 miloi izar baino gehiago daude eta, haren diametroak 110.000 argi-urte inguru ditu. Zer da argi-urtea ? Urte batean argiak egiten duen distantzia neurtzeko erabiltzen den distantzia-unitatea da aigi-urtea, Argiak 300.000 km egiten ditu segunduko. Zenbat distantzia egiten argiak urte oso batean? GEHIAGO JAKITEKO: EGIN KLIK   EL UNIVERSO. EDUTECA EL UNIVERSO, GALAXIAS BIG BANG TEORIA. Astronomoen ustez, Unibertsoa duela 14.000 miloi urte inguru sortu zen; izan ere, energia bola bat lehertzean miloika parti...