BAINA... NON GAUDE? KOORDENATU GEOGRAFIKOAK

BAINA... NON GAUDE?

KOORDENATU GEOGRAFIKOAK




PUNTU KARDINALAK



Leku aurkitzeko edo espazioan kokatzeko modurik errezena da puntu kardinalak erabiltzea.

Puntu kardinal nagusiak lau dira:

Iparra edo iparraldea               I
Hegoa edo hegoaldea              H

Ekialdea edo sortaldea            E

Mendebaldea edo sartaldea    M

Puntu kardinalak mapetan irudikatzeko haize-arrosa erabiltzen da.Oro har iparraldea nabarmenago agertzen da gezia luzatuz edo kolore desberdina erabiliz.

Gehienetan, maparen goialdea iparraldea izaten da, eta, hortaz, behealdea, hegoaldea; eskuinaldea, ekialdea; eta ezkerraldea, mendebaldea.

GEHIAGO JAKITEKO EGIN KLIK


MERIDIANOAK ETA PARALELOAK

Meridianoak eta paraleloak irudizko lerroak dira. Asmatu dugun sistema bat da gure planetaren gainazalean puntu bat kokatzeko. Beraz, Meridianoek eta paraleoek irudimenezko lerroen sarea osatzen dute. Lerroen sare hori baliagarria da Lurreko tokiak zehatz-mehatz kokatzeko.

Meridianoak polo batetik beste poloraino irudimenezko zirkuluerdiak dira eta ipar-hegoa norabidea dute.
Oso garrantzitsua da 0º meridianoa. Greenwich-eko meridiano deitua. Meridiano horrek markatzen du ekialdea eta mendebaldea. Zatitzen du mundua bi zatitan: Ekialdeko hemisferioa eta mendebaldeko hemisferioa.

Paraleloak irudimenezko zirkuluak dira. Ekialde-mendebalde norabidea dute.
Oso garrantzitsua da 0º paraleloa: Ekuatorea da. eta erreferentziatzat hartzen den paraleloa. Ekuatoreak zatitzen du mundua bi hemisferiotan: Ipar-hemisferioa (Ekuatoretik iparraldera) eta Hego-hemisferioa (Ekuatoretik hegoaldera)

Badaude beste parelelo batzuk ere garrantzi handikoak: Tropikoak eta Zirkulu polarrak.
Tropikoak daude Ekuatoretik 23º27' gradutan eta Zirkulu polarrak 66º33' gradutan.

Kantzer tropikoa iparraldean dagoen paraleloa da eta Kaprikornio tropikoa hegoaldeko paraleloa da.
Paraleloen diametroa, ekuatoretik urrundu eta poloetara hurbiltzen diren heinean, gero eta txikiagoa da.
Zirkulu polar Artikoa iparraldekoa da eta Zirkulu polar Antartikoa hegoaldekoa



Paralelo eta meridianoen kopurua infinitoa da, baina mapetan, lerro nagusiak soilik agertzen dira.

GEHIAGO JAKITEKO EGIN KLIK



LATITUDEA ETA LONGITUDEA

Latitudea eta Longitudea koordenatu geografikoa dira, eta edozeiin tokia kokatzeko baliagarriak dira.
Puntu batek Lurreko gainazalean duen posizioa zehatzeko koordenatu-parea erabiltzen dugu: Latitudea eta Longitudea.

LATITUDEA: Ekuatorea (0º latitudea) abiapunttu hartuta iparraldera edo hegoaldera egon daiteke beste puntu batera dagoen distantzia da, gradutan neurtuta.

LONGITUDEA: Greenwich meridiano (0º longitudea) abiapuntu hartuta ekialdera edo mendebaldera egon daitekeen beste puntu batera dagoen distantzia da, gradutan neurtuta.





GEHIAGO JAKITEKO EGIN KLIK









Comentarios

Entradas populares de este blog

LURRA

LURRAREN FORMA ETA IRUDIKAPENA