LURRAREN FORMA ETA IRUDIKAPENA


 LURRAREN FORMA ETA IRUDIKAPENA



Lurrak nolako forma eta zer neurri dituen jakitea gizakiaren enigma handienetakoa izan da.

Egiptoarrak izan ziren Lurraren gainazala neurtzen ahalegindu ziren lehenak, eta greziarrek ezarri zituzten Lurraren formaren gaineko lehen oinarri zientifikoak.


Lurra unibertsoan dauden hainbat eta hainbat planetatako bat da. Baina, guretzat Lurra ez da edozein planeta, gu bizi garen planeta baita., hau da, gure "etxea".

Gaur egun, Lurraren inguruan biratzen diren satelite artifizialek aukera ezinhobea ematen digute Lurraren formari eta neurriei buruzko oso informazio zehatza eskuratzeko.




LURRAREN FORMA

Dakizunez, Lurrak esfera forma du, baina ez da esfera perfektua poloak pixka bat zapalduta baititu. Lurraren forma berezi horri deitzen zaio: Geoidea.


GEHIAGO JAKITEKO EGIN KLIK

LURRAREN FORMA GEOIDEA


Gure planeta erditik moztuko bagenu, bi hemisferio berdinetan zatituta geratuko litzateke:

  • Ipar hemisferioari hemisferio kontinental esaten zaio; izan ere, azaleratutako lur-eremu gehieneak hemisferio horretan daude, hala nola, Asia, Europa, Afrikaren zati handi bat eta ia Amerikaren erdia.
  • Hego hemisferioari itsas hemisferio ere esaten zaio; izan ere, hemisferio horretan daude ozeano handiak. Hala eta guztiz ere, bertan daude Antartika, Hego Amerikaren zati handi bat, Afrikaren hegoaldea, Asiako zenbait uharte, Australia eta Ozeaniako uharteak.

Lurraren gainazalaren %71 inguru urpean dago eta gainerako 529 ur gaineko lur-eremuei dagokie.

LURRAREN NEURRIAK

Lurra bere parte zabalenetik, ekuatoretik, inguratu nahi izango bagenu, 40.077 km inguruko soka bat beharko litzateke.

Lurraen diametro polarrak 12.714 km ditu; diametro ekuatoriala, berriz, handiagoa da: 12.756 km ditu. Horrek garbi erakusten da Lurra ez dela esfera perfektua.

Lurraren guztizko azalera 510.000.000 km2-koa da.

GEHIAGO JAKITEKO EGIN KLIK

LA REPRESENTACION DE LA TIERRA. PARALELOS Y MERIDIANOS

PROIEKZIOAK



Lurra irudikatzeko modurik onena lur-globoaren bitartez da; izan ere, lur-globoan modu sinesgarrian ikus ditzakegu koordenatu geografikoak, errotazio eta traslazio-higidurak iker ditzakegu eta, ondorioz, egunak eta gauak nahiz urtaroak zergatik sortzen diren uler dezakegu.



Hala ere,  Lurreko leku jakin bat zehatz-mehatz ikertzeko lur-globoa izugarri handia beharko genukeenez, hura eraikitzea eta maneiatzea ezinezkoa izango litzateke. Horrexegatik, kartografoek (mapak egiten espezializatutako adituek) proiekzio kartografikoak asmatu zituzten.

Proiekzio kartografikoek gainazal esferikoa modu lauan eta ahalikdistortsio txikienarekin irudikatzeko balio dute.
Hori lortzeko, gainazal geometrikoak erabili bahar dira. Gainazal horiek lerro jakin batzen arabera moztuz gero, haien garapen lauak lor daitezke.



PROIEKZIO-MOTAK

Hainbat proeikzio-mota daude, aukeratutako gainazal geometrikoaren arabera.

  • Proiekzio zilindrikoa. Mapa horiek deformazio txikia dute ekuatore ingurukotokietan, baina handia poloen inguruan.
  • Proiekzio konikoa. Deformazioa oso txikiak dira ukitzen-paraleloan, baina urrundu ahala, handiagotu egiten da deformazioa.
  • Proiekzio lauan edo zenitala (azimutala). Poloarekiko ukitzailea den plano batean meridianoak eta paraleloak proiektatzen dira.

GEHIAGO JAKITEKO EGIN KLIK


MAPAK

Mapak ezinbesteko tresnak dira gure planetaren gainazala ikertzeko eta errepresentatzeko.
Mapak behar-beharrezkoak dira koordenatu geografikoen bitartez lekuak kokatzeko eta lokalizatzeko, ibilbideak identifikatu eta haiei jarraitzeko, informazioa transmititzeko eta abarretarako.

Mapa bat Lurraren gainazalaren bi dimentsioko adierazpen grafiko proportzionatua da, eta, bertan, informazioa modu sinplifikatu batean adierazten da.

GEHIAGO JAKITEKO EGIN KLIK

MAPA FISIKOAK

Mapa fisikoek lurraldearen elementu fisikoak adierazten dituzte: erliebearen gorabeherak, ibaiak, aintzirak, itsasoak, kostaldeak,...

Mapa topografikoak mapa fisiko bereziak dira. Mapa topografikoak mapa-mota orokorrak dira; bertan, gainazalaren alderdi fisikoei (naturalak: mendiak, ibaiak,...) nahiz giza alderdiei (artifizialak: herriak, hiriak, laboreak,...) buruzko informazioa ageri da eta beste mapa batzuk egiteko oinarritzat erabili ohi dira.



Herrialde guztiek behar dute beren lurraldea zehatz-mehatz irudikatzen duen mapa topografikoa. Mapa horren eskalak behar bezain handia izan behar du ezinbestean, bertan ageri diren elementu fisikoak eta giza elementuak zehatz eta erraz lokalizatzeko.
Herrialde askok eskala bera hartu dute, informazioa eta esperientzia errazago alderatzeko eta trukatzeko.









GAIKAKO MAPAK

Gaikako mapek errealitateko alderdi (fisikoak: klimak ibaiak,... politikoak: estatuak, udalerriak, mugak,... eta giza alderdiak: biztanleria, nekazaritza, industria,...) edo gertakari jakin bati buruzko informazioa (mapa historikoak) adierazten dute, bai eta lurralde jakin batean dena delako alderdi edo gertakari hori nola banatzen den ere.

Hona hemen gehien erabiltzen diren gaikako mapak:
  • Mapa Klimatikoak. Klima-moten, tenperatura edo prezipitazio banaketaren eta abarren gaineko informazio klimatikoa biltzen dute.


  • Mapa Politikoak. Herrialdeen muga politiko eta administartiboak, haien hiriburuak eta bestelako herri eta hiriak adierazten dituzte.


  • Mapa Ekonomikoak. Laborantzari, arrantzari, meatzaritzari, abeltzaintzari, industriari, turismoari, eta abarri buruzko informazioa biltzen dute.


  • Mapa Demografikoak. Biztanleriaren inguruko alderdiak adierazten dituzte, hala nola, dentzitatea, migrazioak, jaiotzak eta heriotzak.

  • Mapa Historikoak. Gertaera historikoak azaltzeko mapak.

GEHIAGO JAKITEKO EGIN KLIK


NOLA IRAKURRI GAIKAKO MAPA BAT?

Gaikako mapa bat hainbat elementuk osatzen dute. Izenburua, eskala, orientazio-sistema, legenda, errotulazioa eta koordenatu geografikoak dira ohikoenak.

IZENBURUAk maparen edukia adierazten digu. Informazioa osatzea komeni da: irudikatutako lurraldea zein den, informazioaren urtea, datuak ematen dituen erakundearen izena eta abar.

MAPEN ORIENTAZIOAn, oro har, bat datoz iparra eta maparen goialdea, non eta aurkakoa adierazten duen gezi bat ageri ez den.

ESKALA KARTOGRAFIKOA maparen neurriaren eta dagokion errealitatearen arteko proportzioari esaten zaio. Zenbaki bidez edo grafikoki adieraz daiteke.

LEGENDAk  datuak adierazteko zeinuak biltzen ditu.

ERROTULAZIO TOPONIMIKOAk lekuen izenei buruzko testuen eta bestelako informazioen berri ematen digu.

KOORDENATU GEOGRAFIKOek, hau da, paraleloek eta meridianoek, puntu bat zehatz-mehatz kokatzeko balio dute.

PLANOAK




AIRETIK HARTUTAKO IRUDIA


GEHIAGO JAKITEKO EGIN KLIK


ESKALA KARTOGRAFIKOA

Errealitatea mapa batean irudikatzen dugunean, txikiagoa adierazten dugu, lurralde baten hedadura maparen neurrira egokitzen dugulako.
Eskala deritzo lurralde batek errealitatean duen hedaduraren eta mapan hartzen duen tamainaren arteko proportzioari.
Mapetan bi eskal mota ikus dezakegu:

ZENBAKIZKO ESKALA zatiki bat da: zenbakitzailea unitatea da; izendatzaileak, berriz, mapako distantzia jakin baten balioa jakiteko distantzia hori zer zenbakiz biderkatu behar den adierazten du. esaterako, 1 : 1 000 000 eskalan mapako zentimetro bakoitzak lurrazaleko 1 000 000 zentimetro adierazten ditu, hotz 10 km.

ESKALA GRAFIKOA zati txikiagoetan zatitutako segmentu bat da eta zati horretako bakoitzak distantzia erreala adierazten du.

GEHIAGO JAKITEKO EGIN KLIK





Comentarios

Entradas populares de este blog

LURRA

BAINA... NON GAUDE? KOORDENATU GEOGRAFIKOAK