Entradas

LURREKO ERLIEBEA

Imagen
 LURREKO ERLIEBEA Gure planetako zenbait plakatan banatuta daude lurrak. Zati bat urpean dago, ozeano, itsaso, aintzira, ibai eta abarren hondoan. Bestea, berriz, haien gainetik azaleratuta: kontinenteak dira. Masa kontinental handiak sei dira: Asia, Amerika, Afrika, Antartika, Europa eta Ozeania. Lurrazala ez da guztiz laua. Lurraren gainazalean ugari dira erliebe-formak (lautadak edo ordokiak, goi-ordokiak, mendikateak, haranak, eta sakonuneak), eta ozeano eta itsasoek modelatu egiten dituzte kostaldeak (itsaslabarrak, hondartzak, golkoak, etab.) Erliebe batzuek zaildu egiten dituzte giza jarduerak, beste batzuk, erraztu. Gure lurrazala, laua ala irregularra da? Erliebea aldarazten da? Nola? Urek, haizeek eta landarediek eraldatzen dute erliebea? Gizakiok aldarazten al dugu erliebea? Nola? Zer erliebe forma ezagutzen dituzu? LURRAREN BARNEKO GERUZAK Lurraren barruan itzelezko jarduera ari da gertatzen etengabe. Horrek eragin egiten du lurrazalean, eta ageriko egiten da. Higidura ...

BAINA... NON GAUDE? KOORDENATU GEOGRAFIKOAK

Imagen
BAINA... NON GAUDE? KOORDENATU GEOGRAFIKOAK PUNTU KARDINALAK Leku aurkitzeko edo espazioan kokatzeko modurik errezena da puntu kardinalak erabiltzea. Puntu kardinal nagusiak lau dira: Iparra edo iparraldea                   I Hegoa edo hegoaldea                   H Ekialdea edo sortaldea                E Mendebaldea edo sartaldea      M Puntu kardinalak mapetan irudikatzeko haize-arrosa erabiltzen da.Oro har iparraldea nabarmenago agertzen da gezia luzatuz edo kolore desberdina erabiliz. Gehienetan, maparen goialdea iparraldea izaten da, eta, hortaz, behealdea, hegoaldea; eskuinaldea, ekialdea; eta ezkerraldea, mendebaldea. GEHIAGO JAKITEKO EGIN KLIK LOS PUNTOS CARDINALES MERIDIANOAK ETA PARALELOAK Meridianoak eta paraleloak irudizko lerroak dira. Asmatu dugun sistema bat da gure planetaren gainazalean puntu bat k...

LURRAREN FORMA ETA IRUDIKAPENA

Imagen
 LURRAREN FORMA ETA IRUDIKAPENA Lurrak nolako forma eta zer neurri dituen jakitea gizakiaren enigma handienetakoa izan da. Egiptoarrak izan ziren Lurraren gainazala neurtzen ahalegindu ziren lehenak, eta greziarrek ezarri zituzten Lurraren formaren gaineko lehen oinarri zientifikoak. Lurra unibertsoan dauden hainbat eta hainbat planetatako bat da. Baina, guretzat Lurra ez da edozein planeta, gu bizi garen planeta baita., hau da, gure "etxea". Gaur egun, Lurraren inguruan biratzen diren satelite artifizialek aukera ezinhobea ematen digute Lurraren formari eta neurriei buruzko oso informazio zehatza eskuratzeko. ESFERICIDAD TERRESTRE. HISTORIA LURRAREN FORMA Dakizunez, Lurrak esfera forma du, baina ez da esfera perfektua poloak pixka bat zapalduta baititu. Lurraren forma berezi horri deitzen zaio: Geoidea . GEHIAGO JAKITEKO EGIN KLIK LURRAREN FORMA GEOIDEA Gure planeta erditik moztuko bagenu, bi hemisferio berdinetan zatituta geratuko litzateke: Ipar hemisferioa ri hemisferio ...