TENPERATURA
TENPERATURA
Zer da tenperatura?Atmosferako airean dagoen bero kantitatea da.
Normalean gradu zentigradutan adierazten da (Cº) eta erabiltzen dugun gailua neurtzeko termometroa da.
Egun oso bateko tenperatura jakiteko bataz besteko kalkulua egin behar da. Horretarako, egun horretan jaso den tenperaturik altuena (maximoa) eta tenperatura baxuena (minimoa) hartzen dira kontutan kalkulatzeko: maxima + minima : 2.
Berdin jokatzen da hilabete edo urte oso bateko bataz besteko tenperatura jakiteko.
Dena den, urteko bataz besteko tenperatura zehatzago jakiteko komeni da horrela egitea: hil bakoitzeko bataz besteko tenperaturak batuz eta kopuru hori 12 hilez zatitu.
Munduan daukagu bost zona klimatiko tenperaturaren arabera:
Zona klimatiko bero bat tropikoen artean, bi zona epel eta beste bi zona hotz.
Tenperatura aldatzen duten faktoreak ondokoak dira:
- Latitudea. Tenperatura altuagoak ekuatorearen inguruan daude, eta gune hartatik bi poloetarainoko tartean pixkanaka jaisten dira.
- Altitudea. Gero eta altuago, orduan eta hotz gehiago. Bataz beste 0,6 ºC jaitsi ohi da gora egin dugun 100 metro bakoitzeko.
- Itsasoarekiko distantzia. Itsasoak tenperaturak epeltzen ditu eta kostaldetan tenperaturak dira leunak. Udan, barnealdean kostaldean baino bero handiagoa egiten du eta, neguan, hotz handiagoa.
LURREKO KLIMA
EGUZKI IZPIEN ERAGINA LURREKO TENPERATURETAN
LURREKO ZONA KLIMATIKO NAGUSIAK
Comentarios
Publicar un comentario